Logistika
Logistika atalaren ibilbideak bilketak ditu ardatz, ekonomia zirkularraren lehen urratsa.
Gizarteratzen ari diren pertsonek kamioia eta orga gidatzen, kargak manipulatzen, muntatzen eta desmuntatzen eta biltegiko mutil-lanetan jarduten dute, logistikaren esparruan irteera profesionala duten gaitasun praktikoak eskuratuz.
Bildutako artikuluak, neurri handi batean gure bigarren eskuko dendetarako izaten dira, eta horrek aukera ematen du hondakinak murrizteko, kontsumo jasangarria sustatzeko eta gizarteratze-enplegua sortzeko gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat.
Etxeko zerbitzua funtsezkoa da materialak ahalik egoera onenean mantentzeko eta, hala, berrerabiltzea errazagoa izateko. Horretarako, 10 kamioi eta furgoneta bat ditugu. Gipuzkoako zati handi batean biltzen dute: Donostialdea, Oarsoaldea, Txingudi, Debagoiena eta Debabarrena.
Zer jasotzen dugu?
Altzariak, dekorazio-objektuak, baxerak eta beirateria, etxeko arropa eta ehunak, martxan dauden tresna elektriko eta elektronikoak, liburuak eta berrerabil daitezkeen beste tresna batzuk.
Doako bilketa da, berrerabiltzeko baldintza egokietan badaude.
Hala ez bada, hondakinen kudeaketari dagokion tarifa aplikatuko da, aldez aurretik adostuta.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 16:00etara
Bilketarako formularioa