Inklusiorako laguntza

Inklusiorako laguntza

Pertsonei laguntzen diegu inklusiorako eta sozializatzeko prozesuan, inklusiorako gizarte-zerbitzuen, prestakuntzaren eta gizarte- eta lan-ibilbideen bidez, ekonomia zirkularraren esparruan.

Erreferenteak gara gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen esparruan, administrazioarekin batera lan eginez eta gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei balorazio- eta laguntza-zerbitzuak eskainiz. Horretarako, honako zerbitzu hauek ditugu: gaueko harrera eta eguneko arreta; laguntza eta bitartekaritza komunitarioko programak eta zerbitzuak; eta egoitza-zentroak eta etxebizitza lagunduak. Zerbitzu berriak eta arreta-eredua berritzen ditugu, laguntza ikuspegi komunitario batetik hobetzeko.

Green skills-ekin lotutako gaitasun orokorrak eta espezifikoak garatzeko prestakuntza eskaintzen dugu.

Ekonomia zirkularraren bidez, laneratzeko aukerak sortzen dizkiegu lan-merkatu arruntean sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, ekonomia zirkularra bera sustatzen laguntzeaz gain. 46 laneratze-lanpostu sortzen ditugu, eta, gurekin denbora batez aritu ondoren, inguruko enpresetan lanpostu bat lortzen laguntzen diegu.