Eraldaketa komunitarioa

Eraldaketa komunitarioa

Etapa berri honetan, eraldaketa komunitarioa Fundazioaren jardueraren erdigunean kokatzen da. Gure helburua da gizarte kohesionatuago, bidezkoago, inklusiboago eta iraunkorrago baterako begirada aldatzea, sarean lan eginda lagunduz.

Horretarako, lankidetza-prozesuak eta -proiektuak bultzatzen ditugu kultura, hezkuntza, kirola, inklusioa, ingurumena, ekonomia eta halako esparruetan. Lurraldeko administrazio publikoekin, gizarte-eragileekin, enpresekin eta erakundeekin batera egiten dugu hori, bizileku ditugun komunitateen erronkei erantzun integratuak emanez, ikuspegi globalarekin eta tokiko arloan oinarritutako ekintzarekin.

Gaur egun, gizarte-inklusioa eta ingurumen-jasangarritasuna —gure Misioaren ardatzak hasieratik— komunitate bakoitzaren potentziala aitortzen duten prozesu eraldatzaileetan elkartzen dira. Esparru horretan, aldaketa kolektiboaren eragile aktibo gisa jokatzen dugu, parte hartzeko, hausnartzeko eta elkarrekin eraikitzeko espazioak sortuz.

Lan hori dagoeneko presente gauden komunitateetan gauzatzen dugu: Arrasate, Beasain, Donostia, Errenteria, Hernani, Irun, Pasaia, Urnieta, Zarautz, Gamiz eta Derio. Leku horietan guztietan pertsonak, beharrak eta aukerak lotzen dituzten sareak ehuntzen ditugu. Horrela, pertsonei lagun egitearen eta dinamika komunitarioen artean zubiak eraiki nahi ditugu, ingurune bizigarriagoak, inklusiboagoak eta erresilienteagoak sustatzeko.

Erronkak

  • Egungo erronken aurrean alternatibak proposatzea gizarte zuzenagoa, bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzeko helburuarekin.
  • Egiturazko desberdintasunei erantzutea begirada intersekzionaletik.
  • Herritarrak kritikoak eta erantzukideak izan daitezela sustatzea, aldaketa-eragile gisa.
  • Pertsona guztien parte-hartze aktiboa bultzatzea bizitza komunitarioan.
  • Komuna dugunetik eraikitzea

Proiektuen tipologia

Hezkuntza

Herritarren pentsamendu kritikoa indartzen duten hezkuntza-prozesuak laguntzen ditugu, ingurune sozial, kultural eta ekonomiko justuagoa, inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzeko.

Kultura

Kultura eskubide gisa ulertzen dugu, eta esku hartzeko, hezteko eta sentsibilizatzeko estrategia gisa bultzatzen dugu. Horretarako, aniztasunetik, loturatik eta parte-hartzetik abiatuta diseinatutako eta lagundutako prozesu sortzaileak sustatzen ditugu.

Kirola

Kirola sustatzen dugu, gizarteratzeko eta gizarte-kohesiorako gune baita. Horretarako, kirola egitea eta kirol-ekitaldietara sartzea sustatzen dugu, ohitura osasungarriak eta bizikidetza komunitarioa bultzatzen dituen hizkuntza partekatu den heinean.

Kontsumo jasangarria

Tokiko ekonomia, ingurumen-jasangarritasuna eta justizia soziala indartzen dituen kontsumo-eredu arduratsu eta eraldatzailea sustatzen dugu.

Ingurumena

Ingurumen-jasangarritasunaren eta justizia klimatikoaren alde lan egiten dugu, ekonomia soziala eta zirkularra, erantzukidetasuna eta ingurunearen zaintza ikuspegi sistemiko batetik sustatzen dituzten prozesuak lagunduz eta bultzatuz.

Parte-hartze komunitarioa

Giza eskubideak gauzatu ahal izatea, aniztasunen arteko elkarrizketa eta komunitate bidezkoagoak eta erresilienteagoak kolektiboki eraikitzea indartzen duten prozesu parte-hartzaileak diseinatu eta laguntzen ditugu.

Euskara

Euskara hizkuntza bizia da, batzen eta identifikatzen gaituen hizkuntza. Lantzen ditugun prozesu guztietan kohesioko, parte hartzeko eta eraldaketa sozialerako tresna gisa bultzatzen dugu.

Proiektuak