Enplegurako prestakuntza
Emaus Gizarte Fundazioak Lanbidek egiaztatutako hiru prestakuntza-zentro ditu Arrasaten, Donostian eta Irunen. Zentro horietan hainbat arlotako prestakuntza ematen dugu, gaitasun teknikoak, pertsonalak eta digitalak eskuratzeko, bai eta hainbat sektoretan zuzenean aplika daitezkeen trebetasun profesionalak eskuratzeko ere.
Gure helburua da prestakuntza- eta enplegu-ibilbideak eskualde bakoitzak dituen beharretara egokitzea, inguruko administrazio publikoekin eta enpresekin lankidetza estuan arituz. Horrez gain, profesionaltasun-ziurtagirien eskaintza zabaldu nahi dugu, prestakuntza praktikoa eta lan-merkatuaren benetako eskaeretara egokitutakoa sendotuz.
Hauek dira ematen diren prestakuntza-ekintza nagusiak:
- Oinarrizko prestakuntza teknikoa:
- Ehungintza eta jantzigintza
- Hondakinak/baliabideak bereiztea eta sailkatzea
- Eraikinak eta lokalak garbitzea
- Muntaia elektrikoak eta elektronikoak
- Tamaina handiko hondakinak berreskuratzea eta berrerabiltzea
- Zeharkako konpetentziak:
- 1. mailako funtsezko konpetentziak: matematika eta hizkuntza
- 2. mailako funtsezko konpetentziak: matematika eta hizkuntza
- Konpetentzia pertsonalak
- Konpetentzia digitalak
Profesionaltasun-ziurtagiriak
- Ehungintza eta jantzigintza
- Hondakinak/baliabideak bereiztea eta sailkatzea
- Eraikinak eta lokalak garbitzea
- Muntaia elektrikoak eta elektronikoak
- Tamaina handiko hondakinak berreskuratzea eta berrerabiltzea
Erronkak
- Prestakuntza- eta enplegu-ibilbideak presentzia dugun eskualde bakoitzak dituen beharretara egokitzen aurrera egitea, inguruko enpresekin zuzenean konektatuz.
- Profesionaltasun-ziurtagirien eskaintza handitzea.