Joskintza

Joskintza

Joskintzaren ibilbideak ehun-hondakinak eta erabiltzen ez diren materialak balioa duten produktu berri bihurtzen ditu, sormena, jasangarritasuna eta gizarteratzea uztartuz. Gure tailerrean, gizarteratzen ari diren pertsonek joskintzako teknikak ikasten dituzte, eta, aldi berean, ingurumenean eta komunitatean eragin positiboa sortzen dute.

Publizitate-olanetatik, azoketako moketetatik, industria-ehunetatik, hondartzako toldoetatik eta beste soberakin batzuetatik abiatuta, moda-osagarriak, bulegoko artikuluak eta merchandisinga egiten ditugu. Sortutako pieza bakoitza bigarren aukera bat da bestela hondakin bihurtuko liratekeen materialentzat.

Beraiek baztertutako materialak produktu pertsonalizatu bihurtzeko aukera eskaintzen diegu enpresei eta erakundeei, eta, hala, ekonomia zirkularrarekin eta enplegu inklusiboarekin duten konpromisoa indartzen dute.

Urte hauetan, hainbat erakunderekin elkarlanean jardun dugu, hala nola IHOBE, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Ministerioa, Guggenheim Bilbao Museoa, Reala, Elikagaien Bankua, Irizar, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Ficoba, Kutxa Fundazioa eta hainbat udal eta tokiko erakunderekin, eta erabiltzen ez diren materialak produktu bakar eta arduratsu bihurtu ditugu.

Zuk ere jasangarritasuneranzko urrats bat eman nahi baduzu, eskatu aurrekontu pertsonalizatua edo adierazi zure behar zehatza: neurrira egindako proposamen bat landuko dugu zure erakundearentzat, sormena, inpaktu soziala eta ingurumen-konpromisoa uztartuz.

Interesa izanez gero, jar zaitez harremanetan Aiala Fernández marketin eta merkataritza arloko arduradunarekin:

Kontaktua

Harremanetarako pertsona
Aiala Fernández
aiala.fernandez@emaus.com

Telefonoa

943 367 534