Emaus Gizarte Fundazioa EHUko Udako Ikastaroetan 2025

UIK Cursos de Verano

Uda honetan, Emaus Gizarte Fundazioa berriro ere EHUko Udako Ikastaroetan izango da, hiru prestakuntza-proposamenekin. Gure lan-arloetatik —eraldaketa komunitarioa, gizarteratzea eta ekonomia zirkularra— ezagutza transferitzen jarraitu nahi dugu, beste hainbat eragilerekin lankidetzan eta sarean.

Anima zaitez parte hartzera!

ZABALTZEN: ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO LIDERGOA ETA EKINTZA KOLEKTIBOA 
Ekainak 19 | Miramar Jauregia, Donostia | 09:00 – 14:30
 
SOS Arrazakeria Gipuzkoarekin batera parte hartzen dugun ikastaro honetan, Eskola Politikoak etxeko langile migratzaileekin izandako esperientzia aurkezten da. Eskubideen, ekintza politikoaren eta ahalduntzearen gaineko hausnarketa eta ikaskuntza kolektiborako gune bat.

Helburu nagusiak:
- Autoantolaketa eta ahalduntze prozesuak ikusaraztea.
Esku-hartze sozial komunitarioko estrategiak partekatzea.
Akademiaren eta gizarte zibilaren arteko aliantzak sustatzea.
 

Parte-hartzaileak:
Nadir Gutierrez (Emaus Gizarte Fundazioa), Tatiana Bellorín eta Jone Urionaguena (SOS Arrazakeria), 
EHUko ikertzaileak eta etxeko langileak prozesuaren protagonistak.

Prezio bakarra: 25 € (presentziala edo online)
Matrikula zabalik ekainaren 19ra arte
🔗 Informazio gehiago eta izen-ematea: 

 

MODA ETA IRAUNKORTASUNA: EKONOMIA SOZIALAREN ETA ZIRKULARRAREN ERRONKAK EHUNGINTZAN
Uztailak 17 eta 18 |Miramar Jauregia, Donostia | 2 jardunaldi / 20 ordu

Emaus Gizarte Fundazioak antolaturiko ikastaro honek ehungintza-sektorearen arautze-, gizarte- eta ingurumen-erronkak lantzen ditu. Mahai-inguruak, tratamendu-instalazioetarako bisitak eta dinamika parte-hartzaileak izango dira.

Helburu nagusiak:
Europako arau-esparru berriaren eragina aztertzea.
Ehungintzaren kudeaketan gizarte-ekonomiak duen zeregina balioan jartzea.
Lankidetza publiko-pribatuko sareak bultzatzea.

Parte-hartzaileak:
Aitziber Zubillaga eta Ane Salaberria (Emaus Gizarte Fundazioa), Monica Pedreira (GFA), Gema Gómez (Slow Fashion Next), Pedro Carrasco (Koopera), Cristina Salvador (AERESS), Recover, ACLIMA, besteak beste.

Prezio orokorra: 87 €
Gazte tarifa (30 urte arte): 25 €-tik aurrera
Deskontuak ikasleentzat, gizarte-erakundeentzat, Donostia Kulturarentzat eta talde espezifikoentzat
Matrikula zabalik uztailaren 17ra arte
🔗 Informazio gehiago eta izen ematea: 

 

KOMUNITATEAN ETA KOMUNITATETIK GIZARTERATZEN LAGUNTZEA
Irailak 3 | Miramar Jauregia, Donostia | Lanaldi osoa

Hausnarketarako eta elkartrukerako gune horretan, gizarteratzeko estrategia komunitarioak lantzen dira. Emaus Gizarte Fundazioak, Zabalduz eta Gertu Kulturarekin batera, lurralde-elkarrizketaren bloke nagusian parte hartzen du.

Helburu nagusiak:
Parte-hartze komunitarioa sustatzea ongizate kolektiborako.
Gizarteratzeko praktika berritzaile eta iraunkorrak zabaltzea.
Sareko lana eta erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea.

Programa aipagarria:
Ruth Owen-en inaugurazio-hitzaldia (FEANTSA).
Estatu mailako esperientziekin mahai-ingurua.
Lurralde elkarrizketak, Emaus Gizarte Fundazioaren parte-hartzearekin.

Prezio orokorra: 48 €
Gazte tarifa: 25 €-tik aurrera
Doako izen-ematea GFArekin eta oinarrizko gizarte-zerbitzuekin akordioak dituzten gizarte-erakundeetako profesionalentzat
Matrikula zabalik irailaren 3ra arte
🔗 Informazio gehiago eta izen ematea: