Bigarren eskuko dendak
Bigarren eskuko denden ibilbidea Gipuzkoan ditugun sei establezimenduk osatutako sarean egiten da (Arrasaten, 2 Donostian, Errenterian, Hernanin eta Irunen), eta horiei Lazkaon dagoen zazpigarren saltoki bat gehitzen zaie, Biziola elkartearekin lankidetzan kudeatua. Antzeko erakundeen espazioetan dauden txoko horiei esker, gure jarduera jende berriarengana eta lurralde berrietara hurbil dezakegu.
Aldi berean, gure dendetan aldi baterako espazioen estrategia bat jarri dugu martxan, gu bezala berrerabilpena, moda jasangarria, tokiko ekoizpena eta ekonomia zirkularra baliotzat dituzten tokiko sortzaileei, denda txikiei eta marka berriei irekiak. Espazio horiek produktuak testatzeko, kapsula-bildumak kaleratzeko edo jarduerak antolatzeko aukera eskaintzen dute, lokal propio baten kostua beren gain hartu beharrik gabe.
Bildutako eta arreta handiz hautatutako objektuei esker, gure dendetan bigarren eskuko produktuen aukera zabala aurkituko duzu: arropa, oinetakoak, bazarra, altzariak, brokantea, liburuak, jostailuak eta tresna elektriko eta elektronikoak (TEEH). Erosketa bakoitzak produktu berrien kontsumoa murrizten eta lehendik daudenei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du.
Gainera, urrats bat harago joan nahi baduzu, Emaus Gizarte Fundazioaren Klub Sozial eta Zirkularrarekin bat egin dezakezu, modu kontzienteagoan eta sortzaileagoan kontsumitu nahi dutenentzat pentsatutako komunitatea. Horren bidez, deskontu esklusiboak izango dituzu, eta zozketan eta tailerretan parte hartzeko aukera, eta, gainera, 10 €-ko ongietorri-bonua jasoko duzu bigarren eskuko hurrengo erosketarako.
Donostia I
Mendeurrenaren plaza, 3
Al-Or: 10:00 - 14:00 y 16:00 - 20:00
La: 10:00 - 13:30
Errenteria
Nafarroa hiribidea, 25-27
Al-Or: 10:00 - 20:00
La: 10:00 - 13:30
ABUZTUA:
Al-La: 10:00 - 13:30